puntzio lehorra fisioterapiaZerbitzuak: PUNTZIO LEHORRA

Puntzio lehorra teknika inbaditzailea da. Gorputzean akupunturako orratza sartzean datza, barrura inolako sustantziarik sartu gabe. Batez ere gako puntu miofaszialak tratatzeko erabiltzen da teknika hau. Baina, zer da gako puntu bat? Muskulu batean dagoen gune oso suminkorra da, min ematen duena, eta normalean min erreferitu batekin erantzuten du, hau da, lesio-fokutik urrun dagoen gune batean sentitzen dugun mina. Esan genezake gako puntua kontrakturaren nukleoa bezala dela.

Orratzak gure atzamarren luzapen bezala erabiltzen ditugu, eta zuzenean jartzen gara kontaktuan kaltetutako muskuluarekin. Gako puntu bat aurkitzen dugunean eta ziztada bidez estimulatzen dugunean, kaltetutako muskulua birsortzeko mekanismoa jartzen da martxan, eta minak (bai lokalak bai erreferituak) gutxitu edo desagertu egiten dira.

Puntzio lehorrarekin hainbat lesio tratatu ditzakegu: lunbalgiak, zerbikalgiak, kontrakturak, epikondilitisa, migrainak, ziatikak, tendinitisak, belauneko minak, sorbaldako minak…

Lege Oharra | Web mapa | Copyright © 2015 Osatuz Fisioterapia Zentroa, Azpeitia (Gipuzkoa)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago

Onartu